ONGI ETORRI HARREMANEWS WEBORRIALDERA

ONGI ETORRI HARREMANEWS WEBORRIALDERA
Harremanewsek harreman publikoko munduarekin erlazionatuta dagoen bloga duzu. Disfrutazazu!!

lunes, 16 de enero de 2017

SARE HERRITARRA: SALATZEN DUT!





Euskal preso politiko eta iheslariak etxera ekartzeko eta euren eskubideak defendatzeko, zein estatuarekin bake prozesu bat irekitzeko eta hau lortzeko ekintzetan diharduen  erakunde euskalduna dugu. Hala, bere ikusmira ez du soilik ezker abertzaletasunean oinarritzen. Bere ikusmira politikoa guztiz irekia da. Berez, Euskal preso politiko eta iheslari zein deportatuen etxeratzean aldarrikatzen diren ekintza edo korronte guztiekin identifikatu eta sustapenean oinarritzen den elkartea dugu hau.









Hainbat ekintza antolatu ditu preso edo iheslarien etxeratzean oinarritzen diren hainbat eduki kontuan hartuta. Hala, euskal emakumeen egoera feminismoaren ikusmiratik, bai eta preso gaixoen egoera salatzen duen informazioari buruz, eta zigortze prozesuetan oinarritzen diren legeei buruzko zenbait argiztapen  zein eduki dituzte ikusgai. Bai eta abar gehiago hartzen dituzten ekintza zein informazio oparoa ere.

Izan ere erakunde honek egiten dituen ekintza guztiak harreman publikoetan oinarritzen dira guztiz. Izan ere, Europako Kontseiluarekin, Europan anmistia zein giza eskubideen alde dauden hainbat ekintza burutzen dituzten erakundeekin edo beste hainbatekin harremanetan jartzen dira. Euskal Herriak Espainiarrekin daukan iskanbila politiko soziala amaitutzat eman eta honen aldeko aurrera pausuak emateko politikak sustatzen eta europatik zabaltzen dituztelarik.

Egun estatu espainiarrak presoekiko erakutsi duen jarrera mendekuaren ikuspuntutik hartu izan da. Hala, erakunde honek euskal preso guztien eskubideak mantentzean ziharduela eta diharduelarik, Estatu espainiarrak euskal presoei inposaturiko legeen eta bere exekuzio judizialen trikimailuen atzaparretatik at jartzeko defentzan egon da burrukan azken urte hauetan.  Egoera oso aldapatsua egon arren, Eta Sarek zein etxerat elkarteek, presoen eskubideak eta etortzeratze prozesuak habian jartzeko estartegiak jarri izan dituzte martxan. 

Ordea, biztanleria egoeraren berri kontziente mantendu edo berez kontzientziatzeko soilik estrategia komunikatibo sendoa planteatzera ikusten dira, espainiak ia hedabide guztiak kontrolpean dituelarik. Ez da ba erraza izaten Sarek antolaturiko ekintzak arrkastatsuak izatea. Baina azken urte hauetan izandako mugimendu sozial zein kanpainen hedatze masiboek eragin duten erantzunkizuna geroz eta nabariagoa dela sumatu da. Bai Euskal Herri mailan eta bai atzerrian ere. Euskal preso politiko eta iheslarien egoera jarraitzen duten herrialdeak batez ere. Hala kanpainiak duen egoerarekiko informazioa txoko guztietara bideratzea du helburu eta horrertaarako informazioa atzerriko instuzio zein administrazioetara hedatzea ikusi du irtenbide lez. Hala, bidearen helmuga oso urruti dagoela sumatzen da espainiak bere jarrera aldatzen ez duen bitartea.


Horren aurka izan da berez urtarrilak 14 "Nik salatzen dut" lemapean izan da Sare elkarteak antolaturiko kanpainaren izena. Hala 80000 pertsona inguru bildu izan dituena. Kanpaina honek izan dituen estartegia komunikatiboa guztiz eraginkorra izan dela nabaritu da. Hainbat faktore hartu izan ditu kontuan estartegia behar bezala burutu ahal izateko. Beti AMIAren ezaugarriak kontuan hartuz.

Alde batetik barne egituran oinarritu dira. Hala erakundearen barne egituraz mintzo gara. Izan ere, erakundeak antolakuntza nola eta zertan oinarrituko den,  antolaturiko logistika selan bideratuko den( antolaketa txandak, zaintze txandak, borondatezko diru bilketak egiteko kudeatzaileak eta abarrekoak...), mezuren eraikuntza zelan bideratuko den, eta abar gehiago.

Bestetik kanpo komunikazioa dugu, berez irudi korporatiboan, kanpainia beraren hedakuntzan( hedabideak eta sare sozialak non traolak eta hitz gakoak hedatu izan dituzten adibidez: #SalatzenDut, ....), bai eta foileto zein logo edo pankarten diseinu eta argazkien hedakuntzan.....eta abr gehiagotan.



Azkenik esan dezakegu herritartasuna batzeko komunikazio eta mugimendu abertzalea dela. Izan ere, munduan ezaugarri hauek hartzen dituen kanpaina mota bakarra dela esan dezakegu.









No hay comentarios:

Publicar un comentario