ONGI ETORRI HARREMANEWS WEBORRIALDERA

ONGI ETORRI HARREMANEWS WEBORRIALDERA
Harremanewsek harreman publikoko munduarekin erlazionatuta dagoen bloga duzu. Disfrutazazu!!

martes, 27 de septiembre de 2016

KONY 2012



Kony kanpainia dugu begi aurrean. Hala kanpaina honek zenbait urrats eman behar izan zituen, bere arrakastaz gain, mezua behar bezala geureganatzeko. Izan ere, emandako pausuak oso garrantzitsuak izan ziren bere kanpaina martxan jarri eta berezko helburuak lortzeko.

Hala, egoerari buruz hitz egin beharko dute zertaz ari edo zeren aurka egiten ari diren jakinarazteko. Ordea, proiektua aurkezteko funtzezkoa da gai batean kokatzea. Kony 2012 kanpainak  afrikako lurralde batean dagoen tirania baten aurka dago zuzendua. Ordea, kapainaren izena tiranoen buruzagiaren izenaz batailatu dute. Bere izena ezagutarazteko asmoz.

Helburuak izan behar dira kontuan. Izan ere, helburuek diruaz baliatuta marraztuko dute kanpainiaren iblbidea. Eta horretaz gain bertan parte hartzeko morboa piztu ere. Baina horretarako oso trikmailu tradizionalak hartzen dira kontuan. Adiibidez, kanpania batek erantzunkizun handiagoa izateko jende famatuaz baliatzen dira daukaten irismena areagotzeko. Horrek irudi ona emango dio eta kanpainiak izan dezakeen arrakasta are gehiago sustatzeko, modu konbentsigarri batean transmititu beharko dute. Bai eta euskarri erabilienetan islatu ere.

Halaber, tristuraz eta inosentziari bultzadak ematen dion irudi eta hitzez jositako edukia dugu begi aurrean. Horixe bera, irud imurkariak alegia. Irudien goxotasun eta laztasunaren arteko kontrasteak erreakzio sutsuenak aldarrikatzera eramaten gaitu.

Gobernuaren jarrera kanpainia honekiko ezkor bilakatzen denean, kolaboratzaileen laguntzaz baliatzen dira egoera horri buelta emateko.
Gure artean izan daitekeen bateraketa, edozein arrazori aurre egiteko ere, gure barruan daukagun giza sena atertazea bultzatzen gaituela esan genezake. Honek, arlo psikologikoan oinarrituta, gure kontsientziarako ariketa bat egitera eramaten gaitu. Kanpainiak berak aldez aurretik planifikatua daukana.

Bukatzeko,esan beharra dago kanpaina guzti hau iruzurra izan zela. Hala, analisia ez ordea. Analisia kanpainiaren alegiazko egaizkotasunean oinarritua bait dago.


- Aitor Laraudogoitia -                                                                                                             2016/09/27


 KONY 2012 BIDEOA