ONGI ETORRI HARREMANEWS WEBORRIALDERA

ONGI ETORRI HARREMANEWS WEBORRIALDERA
Harremanewsek harreman publikoko munduarekin erlazionatuta dagoen bloga duzu. Disfrutazazu!!

martes, 29 de noviembre de 2016

DIGITARO EUSKARAZKO KOMUNIKAZIOAREN NAZIOARTEKO BILTZARRA

Digitaro leioa eta bilboko unibertsitatetan eginiko euskarazko komunikazio ekintza bat dela esan dezakegu, euskararen erabileraz berez sustatzen dutelarik.

Euskal esparru komunikatiboan gertatu diren aurrerabideen berri jasotzea, egungo egoeraren erretratu ahalik eta zehatz eta zabalena eskaintzea, eta etorkizunean egingo den ibilbideari begiratzea izan da proiektu komunikatiboaren helburua.

Euskarazko komunikazioaren egoera dela medio, komunikazioan trebaturiko adituek euskararen erabilera modu efiziente eta errentagarrienenan erabili ahal izateko zenbait hitzaldi antolatu izan dira. Hala euskararen hedapena eta interneten nolabaiteko presentzia indartsua lortzeko. Negozio ereduak, euskarriak, edukiak, ikus-hartzaileak, hartzaileen kontsumo-azturak eta baita lan egiteko moduak ere hartu dituzte kontuan. Sare sozialek goitik behera aldatu dituzte  komunikatzeko erak eta kontuan hartu behar dugu, sakelekoa soinenan edukita, komunikazioaren ekintza betezen dugula une oro

Horrela bada, uste dute garaia heldu dela beste hausnarketa bati ekiteko, euskarazko komunikazioak denbora-espazio berrituetan egin duen sarbideari heltzeko alegia.
Beraz, leioa eta bilbon egin diren bi biltzarretan komunikazioaren euskarazko erabilgarritasunean oinarritu ziren, ikerlari eta profesionalak batuz, euskal hedabideek azken urteetan izandako bilakaera eta aurrean dituzten erronkei buruz mintzatuz. Eta aldi berean eztabaida eta hausnarketa sakona piztu eta gizartera plazaratzeko.

Honek batera euskararen erabileran trebetazunez aritzeko aukera zein erabilgarritasun ikastaroak ikasteko zein barneratzeko aukera plazzaratu zen.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario